Izan ere, onartezina da bere gutun azaletik hasita, non atez atekoari ezezkoa ematen zaion, eta bozka paperetik jarraituta, non era nahiko nahasian, galdera gezurti bat egiten den. Izan ere, bertan, atez atekoan ontzi eta paper bilketaren modua zehaztu gabea dagoela dio, eta hori ere ez da egia. Guztia gezur handi bat da.
Manipulatzailea da galdeketa bultzatzen dutenen jarrera adierazteko hitz egokiena.
Uste dugu baldintza hauetan egiten den galdeketa baten emaitza ezin dela kontuan hartu, baina jakitun gara antolatzaileek mediatikoki erabiliko dutela bertako emaitza. Horregatik uste dugu ezinbestekoa dela ikuskatzaileen parte hartzea, ahal den neurrian eragotz dezaten iruzurra handiagoa izatea.
Arantxa Zabala, taldearen izenean.
NAN: 72436235-N