Hondakinak gaika atez ate jasotzeko sistema berria abian da Zizurkilen. Atzo, oraindik ere kalean ziren kaleko edukiontzi handiak, baina gaur goizean ari dira kentzeko lanak egiten. Udalak jakinarazi duenez, infomazio bulegoa zabalik izango da, Aurrera plazan. Zalantzak argitu edota kuboak jasotzeko aukera izango dute bertan herritarrek, 15:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.