Mahaiaren helburuak argitzea izan zen lehen eginkizuna. Hain zuzen, hondakinen tratamentu integralaren proiektu estrategikoa landu nahi da mahai horren baitan, hondakinen bilketatik hasi eta kontzientziazioraino, ibaien eta mendien garbiketarako hartu beharreko neurriez, etab.
Une honetan hondakinen bilketa sistemak duela lehentasuna, eta horren haritik, mahaiaren lehen etxeko-lanak honetan zentratu ziren; datorren bilkurarako hiru helburura iritsi nahian:
-Zein birziklapen tasara heldu nahi den adostea.
-Horretarako zein epe markatuko diren zehaztea.
-Helburuak betetzen ari direla kontrolatuko duten bideak argitzea, eta honi lotuta, ze neurri
zuzentzaile aplikatuko diren hori lortzeko.