Rock jaialdiaren edizio berria larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 14a, 22:43

Euskal Herri osoko rockzaleak biltzen dituen urteroko hitzordua iristear da. Aurten, gainera, haien gozamenerako gertu izango dute Garagardo Azoka. Jaialdiaren ordutegia honakoa da:
18:00 Mushroom Caffeine.
18:50 The Buttshakers.
20:05 DM3.
21:50 The See See.
23:15 Eilen Jewell.
00:35 The Undertones.
 
Taldeen aipamena, banan bana: 

The Undertones
1977an Derryn sortu zen, lagunarteko giroan. 1983. urterarte jo ta su aritu ziren, harik eta kide bakoitzak bere ibilbidea abiatzea erabaki zuen arte. 2011n taldeak 35. urteurrena ospatu zuen Erresuma Batuan, AEBn eta Europan bira eginez. 

Eilen Jewell
Queen of the Minor Key diskoak duen dramatismo eta iluntasuna, Bostonen bizi den bakarlariaren bizimodu pertsonalaren isla dira.

The See See
Londonen finkatutako taldea, pop sikodeliko estilokoa. Euskal Herrian eta estatu mailan emango duten kontzertu bakarra.

DM3
Hogeita hamar urteko ibilbidea eta gero, bira elektrikoan murgilduta dabiltza kantu liluragarriak eskainiz.

The Buttshakers
2007ko hasieran Lyonen sortutako soul taldea da. 

Mushroom Caffeine 
Gitarra eta bateria bakarrarekin izugarrizko soinua lortzen dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!