Amasa-Villabonako Udaleko kultura sailak Santio jaietako programako azalaren lehiaketa antolatu du. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute bertan. Lanek, “Santio jaiak- Villabona 2013” testuaz gain, 21 x 21zm- ko neurria izan beharko dute. Lanak ekainaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira Santio jaiei buruzko erakusketan edo Villabonako Udaleko kultura sailean. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen- abizenak eta telefonoa zehaztu beharko dira. Lan irabazleak 300€ko saria eskuratuko du.