Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuak, 25 urte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Mende laurdena igaro da idazle asteasuarrak Obabakoak liburua idatzi zuenetik. Urtemuga hori gogoan, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Esate baterako, liburuaren edizio berezia prestatu dute, Marta Cardenasen ilustrazioekin.

Ikusi egitarau osoa:

Ekainaren 17an hasiko dira Obabakoaken urteurrena ospatzeko ekitaldiak, Bilbon. Liburuaren inguruko erakusketa, Bernardo Atxagari eskainitako errekonozimendu ekitaldia, foruma, ipuin kontaketa..., lau egunez luzatuko da ekitaldi sorta zabala:

 

 

Astelehena, ekainak 17

18:00etan 2.0 gunea martxan jarriko da.

18:00etan BILBO ZAHARRA EUSKALTEGIA gunea zabaltzea.

19:00etan “Obabakoak” erakusketaren inaugurazioa.

19:10ean Bernardo Atxagari errekonozimendua Bilboko Udalaren eskutik.

19:20an Foruma Bernardo Atxagarekin: 25 urte eta gero

20:30ean Forumeko partaideentzako errekonozimendua: luntx-a eta Dj-a.

 

Asteartea, ekainak 18

10:15ean Ipuin kontalaria: “ARRITXAGA IPUINAK”

Bego Alabazanen esku eta hitz. Zazpi urtetik goragoko ume txiki eta handientzat.

12:00etan Alfaguara eta Erein argitaletxeek Obabakoak obraren 25. urteurrena dela eta plazaratuko dituzten Obabakoak liburuaren edizio berrien aurkezpena. Bernardo Atxaga bera izango da bertan.

13:00etan Dantza ikastaroa ekainaren 20ko erromeriarako.

12:00-14:00 2.0 gunea dinamizatzea.

16:00-19:00 2.0 gunea dinamizatzea.

17:00etan Ipuin kontalaria: “ARRITXAGA IPUINAK”

Bego Alabazanen esku eta hitz. Zazpi urtetik goragoko ume txiki eta handientzat.

19:00etan Foruma Ibon Sarasola eta Inazio Mujikarekin.

 

Asteazkena, ekainak 19

10:00-18:00 BERBATOIA : Bilboko euskaltegi guztietako ikasleei eskainiko zaie hitz egiteko gune hau. Zortzi ordu jarraituan euskaraz hitz egiteko aukera.

10:00-10:30 Txalapartariak, Berbatoira deitzeko

12:00etan Bertsolariak eta grafity-egilea Berbatoia girotzeko.

13:00etan Dantza ikastaroa ekainaren 20ko erromeriarako.

16:00-19:00 2.0 gunea dinamizatzea.

17:00-18:00 Bertsolariak, Berbatoiari amaiera emateko.

19:00etan Foruma Iñaki Irazu eta Joxean Goikoetxearekin.

 

Osteguna, ekainak 20

Irakurketako parte-hartzaileentzat bilgunea eta catering-a.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!