Ikasmaterialen kudeaketaren inguruan ikastolak, aurten, bi berrikuntza ezarri ditu. Alde batetik, teknologia berrien erabilpena areagotzeko helburuarekin, ikasmaterialen eskaera ikastolako web orriaren bitartez www.jesusenbihotzaikastola.com egiteko aukera zabaldu du. Bide hau erabiliz gero, ikasmateriala eskatzeko epea uztailaren 15era arte luzatuko litzateke; horrez gain, eskatutako ikasmateriala irailaren 5ean ikastolan edo norbere etxean jasotzeko aukera ahalbidetzen da.
Bestalde, hurrengo ikasturteari begira EKI proiektu berritzailea ezarriko da DBH 1.mailan. Ikastolen Elkarteak sortutako proiektua da EKI eta lehiakortasunean oinarritutako eredua du oinarri, integrazioaren pedagogia bultzatzen duelarik.
Aldaketa honen aurrean, eta jasangarritasuna eta berrerabilpena sustatu nahian, ikastolak, DBH 1.mailan, liburuen alokairu sistema ezarriko du hurrengo ikasturtetik aurrera.