Lan hauek egingo dira: oraingo errodadura geruza fresatu egingo da, deformazioak konpondu eta zoru berria jarriko da. Azkenik, bide-markak pintatuko dira.
Galtzada Gasteizko noranzkoan itxiko denez, by-pass bat egingo da. Hartara, N-I errepidean baina Irungo noranzkoko galtzadatik joango dira ibilgailuak. N-I errepidetik Gasteizko noranzkoan doanak Irurara irteteko, 440-050 kilometro puntuan egongo den zerbitzubidea hartu beharko du; Iruratik N-I errepidera Gasteizko noranzkoan sartu nahi duenak, berriz, GI-3650 errepidean barrena egin beharko du. Desbideratze horiek guztiak behar bezala adierazita egongo dira.