Ontzerri eta Gazteleku Andoaingo kirol elkarteek lehen garagardo azoka antolatu dute, eta bertan eskainiko duten janaria eta edaria dastatzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak. Lau egunetan berrehun bolondres lanean arituko dira muntaia lanetan, janaria prestatzen edota edaria eskaintzen. Azokaren arrazoia garbia da, bi kirol taldeen biziraupena bermatzeko autofinantzaketa areagotzea. Hiru kontzertu iragarri dituzte azoka egunetan:
- Hitzartu. Osteguna, 13. 21:30
- Buffalo. Ostirala, 14. 22:30.
- Ingo al deu. Igandea, 15. 19:00.