Epailearen aurretik pasatzeko zain dira bi atxilotuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 13a, 14:47

Astearte goizaldean atxilotu zituzten Jon Lizarribar eta Ruben Genbeltzu urnietarra eta andoaindarra. Une honetan Madriden Auzitegi Nazionalean daude, Ismael Moreno epailearen aurretik noiz pasako zain. Haren abokatuak esan duenez, inkomunikazio egoera baino okerragoa izan zen Guardia Zibiliaren eskuetan Euskal Herritik Madrilera egindako bidaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!