Euskal Herriko kantu txapelketako finala igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 13a, 11:32

Urnietako Onddo bikotea gaztetxoenean lehiatuko da. Burlatako kultur etxean egingo da finaleko saioa, 16:00etan hasita.

Hamabi eta hamabost urte bitarteko gaztetxoen saileko finalean, berriz, Urnietako Olatz Goyak eta Leire Garinek osatutako Onddo bikotea entzuteko aukera izango da, Denboraren tik-tak hotsak kantuarekin.

 

Igandeko finalean 103 kantari igoko dira oholtza gainera: 9 bakarlari, 5 bikote eta 14 talde. Lurralde bakoitzeko lau ordezkari izango dira bertan. Guztira 28 abesti kantutako dituzte, horietatik 6, sorkuntza lanak. Musikari bezala, berriz, 50 bat laguntzaile ariko dira.

 

Kategoria bakoitzean, lehen bi postuetan sailkatzen direnek jasoko dute saria; bakarlarietan bigarrena eta txapelduna, berdin bikoteka eta taldekako sailetan. Partaideen lana neurtu eta baloratuko duen epaimahaian lurralde bakoitzeko ordezkari bana egongo da, guztira zazpi lagun, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!