Andoainen Ruben Genbeltzuren alde eta Urnietan Jon Lizarribarren alde ehunka manifestari bildu dira. Bietan manifestazioari ekin aurretik batzar informatzaileak egin dituzte. Andoainen adierazitakoaren arabera, kasua Ismael Moreno epaileak darama eta batez ere ezaguna da Habeas Corpus delakoak ez dituelako aintzakotzat hartzen. Beraz, atxilotuek inkomunikazio egoeran jarrai dezakete hurrengo egunetan.
Urnietan atxilotuaren bikoteak salatu duenez, Guardia Zibilak miaketa tarte gehiena denbora pasa eman du eta eraman dituzten ordenagailua eta txostenak bikotekidearen lanekoak direla.