Urnietako Bilduk gaurko atxiloketa eta Ertzaintzaren jarrera oldarkorra salatu nahi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 11a, 20:31

Urnietako Bilduk honakoa adierazi nahi du Jon Lizarribar urnietarraren atxiloketaren harira:

P { margin-bottom: 0.21cm; }
  1. Euskal Herrian garai politiko, ziklo politiko berri baten irekiera bizitzen ari gara, benetako eta egiazko demokrazia eta bakea lortze bidean, behingoagatik eta betirako, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa konponduko duen ziklo politiko berri bat.
  2. Azken hilabeteotan ezagutu ditugun erabaki historikoak ikusita, eta Aieten ospatu zen Nazioarteko Konferentzia mugarri izanik, non nazioarteko komunitateak gatazka gainditzeko norabidea marraztu zuen, ulertezinak dira euskal herritarren atxiloketak.
  3. Testuinguru honetan, Estatu espainolari eta frantsesari mugitzea tokatzen zaien unean, Euskal Herriko gehiengo politiko, sozial eta sindikalak urratsak exijitzen dituen unean, Jon Lizarribar Lasarteren atxiloketaren gisako ekintzak aurkako norabidean eragiten dute.
  4. Era berean, kezkaz ikusten dugu Urnietako herritar honek inkomunikazio aldian jasan dezakeen indefentsio egoera. Inkomunikazioak babesgabetasuna besterik ez dakar atxilotuekiko, eta kasu askotan salatu izan den bezala, tratu txarrak pairatzeko arriskua bere horretan dago.
  5. Urnietako Bilduk Ertzaintzaren jarrera oldarkorra salatu nahi du. Guardia Zibilaren lana babestearekin konforme ez, eta atxiloketa salatzeko bildu diren herritar batzuk identifikatzeko exijitu du. Aurrena, atxiloketaren unean, eta ondoren pankartak jartzen ari zirela.
  6. Honengatik guztiagatik, Urnietako Bilduk Jon Lizarribar Lasarteren atxilotzea salatu nahi du, aurrerantzean inkomunikazio aldiak amaitu daitezela eskatuz eta bide batez, Estatu espainolari deia egiten dio gatazka politikoa konpontzeko prozesu honetan pausoak eman ditzan.

Urnietan, 2013ko ekainaren 11n

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!