11:00ak aldera Guardia Zibilak Jon Lizarribar preso eraman du; berarekin batera kutxa mordoa eramanez. Irteeran, segurtasuna ziurtatzeko edo, Ertzaintzaren furgoiak agertu dira eta orduan herritarren eta poliziaren artean tentsio uneak sortu dira.
Andoainen Ruben Gelbentzuren etxebizitzara ibilgailu berriak gerturatu dira, une batetik beste preso eramango dutela aurreikusten da.