Errausketaren aurkako manifestazioa larunbatean Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 11a, 10:57

Manifestazioa Donostiako Bulebarretik irtengo da 17:30tan. "Errausketarik ez!" lemapean, deitzaileek manifestua argitaratu dute:

ERRAUSKETARIK EZ!!!

Hondakinen Partzuergoak Zubietako errauste-plantaren eraikuntza behin-behinean etetzea erabaki zuen, baina behin betiko geldiketa ez da iritisi oraindik, zeren aurreko arduradunek proiektua atzera-bueltarik gabeko bihurtu nahian, inongo zilegitasunik gabe eta ezkutuan banketxeekin abusuzko baldintza batzuk sinatu baitzituzten, bereziki gareztiak proiektua gelditzekotan edo bertan behera uztekotan  eta mailegua aurretiaz kitatzekotan. Eta hori,  errauste planta eraikitzeko eta ustiatzeko kontratua esleitu zitzaien enpresek, lizitazio prozesuan irregulartasun ugari aurkituagatik, kontratua etetzeagatik edo/eta deuseztatzeagatik exijitu nahi dituzten kalteordainez aparte.

Dudarik gabe, bide onetik goaz, baina hala ere ezin dugu pentsatu errausketaren arazoa eta hondakinen kudeaketaren  kontua konponduta daudenik. Badago denontzako lanik eta lan egiteko hainbat arlo: herri bakoitzean, orain arte martxan egon diren zatikako bilketa zaharkituak alde batera utzita, ahalik eta bilketa selektibo tasarik altuenak bermatzen dituzten hondakinen gaikako bilketa intentsiboak ezartzen; emaitzen jarraipena eta egiaztapena egiten; eta errauste-planta behin betiko bertan behera uztea eta PIGRUGen Aurrerapen-Dokumentua Garatzeko Etrategia delakoan aurreikusitako azpiegiturak berehala eraikitzeari ekitea exijitzeko mobilizazioak egiten.

Ez gaude bakarrik.  Europak -bai Komisioak eta baita Europar Parlamentuak ere egin berri duten adierazpenekin bat etorriz- Gipuzkoan egiten ari den lana onetsi eta babestu egiten du. Foru Aldundiko  eta Partzuergoko egungo arduradunek plazaratutako PIGRUGen DdP delakoaren Garapen Estartegia eta Gipuzkoako herri aurreratuenen  jokabidea eredugarritzat jo dituzte.

Orain, inoiz baino gehiago, ahaleginak egin behar ditugu  Gipuzkoa osoa Zero Zabor Lurraldea izan dadin hartu beharreko neurriak har daitezen.

Guzti honegatik Manifestazio-deialdia egiten dugu: ekainaren 15an, arratsaldeko 5,30tan Donostiako Bulebarrean.


Birziklatzeari bai.

Errausketarik ez;  ez hemen, ez inon; ez orain, ez inoiz.

Zubietako errauste-planta bertan behera utzi behin-betiko.

 

 

Antolatzaileak:

Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpace

Babesleak:

CCOO, ESK, STEE-EILAS, Ezker Anitza, Ezker Batua, Erabaki, Gorripideak, Sortu.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!