Atxiloketak eta miaketak Andoainen eta Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 11a, 09:19

Ruben Gelbentzu andoaindarra eta Jon Lizarribar urnietarra atxilotu ditu Guardia zibilak, goizaldetik burutzen ari den polizia operazioan.

ETAko ustezko kideak direlakoan atxilotu dituzte, 2002an lau atentatuetan parte hartu izana leporatuz.

2004ko urriaren 19an atxilotu zuen Lizarribar Polizia frantsesak eta sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, ETArekin lotura izatea egotzita. 2009ko otsailaren 4an La Junquerako mugan aske utzi zuten.

Ruben Guelbentzuk bere aldetik hainbat egun eman zituen Guardia zibilaren eskuetan, 2004an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!