"A-15 errepideko 145 eta 150 kilometro puntuen artean eta Iruñeko norabidean dauden Sanlorentzolarreko eta Belabietako tuneleko bide seinale aldakorren muntaketa dela eta, autobia erabat itxita egongo da A-15-156tik (Sorabillako lotunea, Andoain) A-15-141raino (Berastegiko lotunea), ekainaren 11n eta 12an. Ekainaren 11n gaueko 22:00etan itxi eta ekainaren 12ko 06:00etan irekiko da. Ekainaren 12an berriz 22:00etan itxi, eta ekainaren 13ko 06:00etan irekiko da autobia
Lanen helburua da, tuneleko gangan bide seinale aldakorrak muntatzea. Horregatik egongo da itxita ordu kopuru hori, jardueren garapena behar bezala egin ahal izateko.
A-15a Nafarroako norabidean erabili behar dutenek, A-15-141 lotunean hartu beharko dute. Ibilgailu astunei, N-I errepidea erabiltzea gomendatzen zaie. Desbideratzea behar bezala adierazita egongo da".