Agerraldia antolatu du gaur Villabonan Zero Zabor taldeak, birziklapenaren aldeko aldarria egiteko. Ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte; arratsaldeko 17:00etan haur jolasak egingo dituzte, birziklapena oinarri hartuta. 19:00etan Amaia Agirre bertsolariaren saioa izango da eta Ion Iñaki Ormazabalen eskultura eta Vicente Ameztoyen lanak ikusgai izango dira. Dantzariak ere bertan izango dira eta amaieran, argazki erraldoia aterako dute bertaratutakoek.