Batukada taldea osatu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 6a, 22:25

Apirilean eta maiatzean Urnietako Udalak antolatutako batukada ikastaroa amaitu ondoren, bertan esku hartu duten gehiengoaren nahiari jarraituz, Urnietan batukada talde bat sortzeko erabakia hartu dute, luzarora begira iraunkortasuna izateko asmo sendoarekin.

Bideoa | Argibideak:

Talde hau adin guztietako urnietarrez osatua dago.
Momentuz, taldea 18 pertsonak osatzen dute, baina oraindik irekia dago bertako kide izan nahi duten urnietar guztientzako. Izen emateko epea irekia egongo da ekainaren 15era arte, Idiazabal kaleko Gazte Informazio Puntuan, astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 19:30etara, eta ostiraletan 11:00etatik 13:30etara.
Taldeko partaideek 20euroko kuota bat ordaindu beharko dute hilero, eta entseguak ostiraletan egingo dira arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, printzipioz Saroben.
Taldekideen nahia da, datozen bi hilabeteetako eta iraileko entseguen ondotik, aurtengo Sanmieletan herriko kaleetan lehen emanaldia eskaintzea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!