“Euskara goxo goxo dastatzeko”, Banaiz Bagara elkarteak euskaraz mintzatzeko hitzordua ipini du larunbat honetarako, udaletxeko arkupeetan arratsaldeko 18:30etan hasita. Giroa alaitze aldera musika eta jana eskainiko dituzte, besteak beste, kafea, edariak, pintxoak, bizkotxoa,...
Euskara bere egiten ari diren hiztun berriak ezagutu eta euskarazko mintza praktikan laguntzeko aukera aproposa da. Banaiz Bagarak antolatu du hitzordua, hainbat gizarte eragileren eta Udalaren laguntzarekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!