Aurreko larunbatean Egape ikastolako hiru taldek Gipuzkoako gaztetxoen kantu txapelketan parte hartu zuten. Kantari gazte horiek aurretik ikastetxean bertan antolatzen den V. Kantaokea irabazi zuten.
Andoni Urra, Gaizka Blazquez, Julen Medina, Maria Muro, Mirian Bueno eta Andrea Carraskok Xabier Leteren Habanera kantatu zuten 11 urte bitartekoen kategorian. 11-15 urtekoan, berriz, bi talde aurkeztu ziren. Olatz Goya eta Leire Garinek Anabas taldeak sortutako “Denboraren tik tak hotsa” abestu zuten. Maddi Iztueta, Maider Artetxe eta Leire Garciak “Bukatu da” kanta eskaini zuten, hura ere Anabas taldeak Andoni Otamendiren hitzekin sortutakoa. Txapelketan 23 partaide izan ziren guztira. Ekainaren 16an Burlatan ospatuko den Euskal Herriko txapelketarako txartela nork lortu duen jakingo da. Tartean urnietarrak izango diren itxaropenez daude.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!