Pailazoen emanaldi ikusgarria Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 6a, 22:22

Bigarrenean bai! Maiatzaren 22an Pirritx pailazoaren gaixoaldia zela eta bertan behera geratu zen saioa. Asteartean, ordea, ez zuten hutsik egin eta 700 ikusleren aurrean saio gogoangarria eskaini zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek.

Bideoa | Kronika:

Emanaldiaren hasieran, Iñistorraren izenean, clown egiteko arropaz jantzita Joxeba Lizeagak barkamena eta esker ona adierazi zituen: “Gurasoei barkamena eskatu beharrean gaude, alde batetik. Eta bestetik zuen ulermena eskertu nahi dugu. Ezinbestean atzeratu behar izan genuen pailazoen emankizuna eta zuen jarrera txalogarria izan da”.
Hori esan eta gero, Lizeagak txalo handia bat eskatu zuen gurasoentzat. Jarraian, pailazoek egin zuten agerpena eta saio ikusgarria eskaini zuten. Ikuskizunaren amaieran ere gogoan izan zuten maiatzaren 22ko eguna. Esker ona adierazi zieten bertaratutakoei, haurrei poster bana oparituz.

Eskertza
Sarrerak saldu dituztenei: Lekaio, Kantoi, Amailur, Ernaitza eta Ametsa ileapaindegia; Urnietako Udalari eta udal brigadari; Egape ikastolari; Iñistorra-Aiurriko bolondres taldeari.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!