Udalak gezurtatu egin du Andoainen egiten ari diren telefono bidezko inkesta Udalak berak eskatu duenik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 5a, 19:27

Inkesta egiten ari direnak, beraz, gezurretan ari dira.

Udal oharra:

"Estatitistika analisietaz arduratzen den enpresa bat telefono bidezko inkestak egiten ari zaie Andoaingo bizilagunei azken egunetan. Udalak jakin ahal izan duenez, inkestatzaileek baieztatu dute inkesta hori Udalaren izenean egiten ari direla; bada, ohar honen bidez, Udalak jakinarazi nahi die herritarrei Udalak ez duela halako enkargurik egin, eta beraz, ez duela zerikusirik inkesta horrekin".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!