“Ikasgelatik plazara” festa ospatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 5a, 13:58

Tolosaldeko Eskola Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeek, 2012-2013 ikasturtean biodibertsitatea gaia landu dute bigarren urtez. Lan honen bitartez, inguruak ezagutu eta hauen onurak eta mehatxuak zeintzuk diren aztertu dituzte. Lan hori herritarrei helarazi nahi izan diete gaur goizean, Villabonako Errebote plazan, burututako ekitaldien bidez. Bertan izan dira, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura eta Zizurkilgo eskola komunitateak. Ekitaldiaren amaieran, biodibertsitatea zaintzearen beharra azalduz, komunikatua irakurri dute eta ondoren, guztiek, aurrez prestatutako koreografia bat dantzatu dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!