Zabalik da Zimiterioko XI. Pilota Txapelketako izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 4a, 11:42

Ekainaren 16ra arte egongo da zabalik txapelketan izena emateko epea. Indar handia hartzen ari da  Zizurkilgo zimiterioan jokatzen den txapelketa. Iaz, esaterako, hamalau bikotek parte hartu zuen. Oso frontoi berezia da zimiterioa eta bere ezaugarriak direla eta, joko bizi eta ikusgarria egiten dute pilotariek. Izena emateko telefono hauetara dei daiteke: 616 961 153 edo 649 703 472.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!