Janari bilketa Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 4a, 11:36

Euskal Herriko motozaleen elkarteak janari bilketa jarri du abian, beharrean dauden familien artean banatzeko. Gipuzkoako hainbat herritan egingo dute bilketa eta tartean, baita Zizurkilen ere. Ekainaren 14ra arte luzatuko da kanpaina eta honakoak izango dira janaria utzi ahal izateko puntuak: Udal bulegoak, Atxulondo Kultur etxea eta San Millan ikastetxea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!