Herrigunea bi zatitan banatuko dute eta herritarrek dagokien tokira joan beharko dute euren kuboak jasotzera: Aurrera plaza eta Pedro Mari Otaño eskolara.
1100 kubo sorta banatuko dira guztira datozen egunetan eta etxebizitzetarako sortak 4 kubokoak izango dira: bi kubo marroi (bat txikia eta aireztatua eta bestea handiagoa eta itxia), kubo gris bat eta urdin-horia izango den kubo mistoa.
Etxebizitza bakoitzak kubo sorta bakarra jaso dezake, beraz, nahasketarik egon ez dadin, kuboak nork eta zein etxebizitzetarako jasotzen dituen erregistratuko da.
Komertzio, jatetxe eta edaritegien kasuan, edukiontzien banaketa pertsonalizatua egingo da.
Landa eremuan bizi diren biztanleei txartel elektrikoak banatzeko Udala jarriko da harremanetan eurekin.
Aurrera Plazara:
-Ugare auzoa
-Aurrera plaza
-Ernio bidea: 1,2,3,4,5,6,8,10
Pedro Mari Otaño Eskolara:
-Ernio bidea: 7A,7B,7C,9 eta 11tik 63ra.
-Bulandegi bidea
-Pagamuño auzoa
-Akezkoa auzoa
-Ihartza auzoa
-Oakaztegi kalea
-Muñoa kalea
-Beldarrain kalea
-Azkenportu
OSTIRALA 7
16:00-20:00
LARUNBATA 8
10:00-14:00
16:00-20:00
Asteburuan kuboak jaso ez dituztenek astean zehar jasotzeko aukera izango dute, Aurrera plazan, 15:00etatik 19:00etara.
Informazio bulegoa kubo banaketa egiten ari diren tokian egongo da.