Lizaso eta Alkorta, Gipuzkoako Sega txapelketako finalean izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 3a, 11:47

Zizurkilgo Areta baserriko belazeetan jokatutako sailkapen saioan lortu zuten finalerako txartela bi asteasuarrek. Eguraldi kaskarrarekin jokatu ziren atzoko sailkapen saioak. Zortzi segalari aritu ziren lanean eta haietako lauek lortu zuten finalerako txartela. Igor Esnaola, Juanjoxe Lizaso, Mikel Garaialde eta Mikel Alkorta ekainaren 23an lehiatuko dira, Aian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!