Urnietako Setien sagardotegia Gipuzkoako XII. Sagardo Lehiaketako irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko eka. 1a, 17:42

Gaur erabaki dute Euskal Gastronomia elkartean, Donostian. Eta txapela Urnietara etorri da, Setien-Moko izan baita irabazlea. Sagardogile ugari aurkeztu dira lehiaketara eta finalera sailkatutakoak Aburuza, Altzueta, Iparragirre, Oialume eta Urdaira ziren. Zorionak Urnietako sagardogileari!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!