Euskal Herri osoko dantzariak hurbilduko dira Andoainera, besteak beste, Biana, Lasarte-Oria, Añorga, Durango eta Irura herrietatik etorritakoak. Andoaingo trikitilariekin batera, Eibarreko eta Elgoibarrekoak ere kalez kale ibiliko dira. Ahaztu gabe ere, Soinuak musika eskolako txaranga eta Albokari taldea. Kantuan Beasaingo abesbatza arituko da.
Egitaraua:
- Goizetik hasita, ohiko ibilbidea kalez kale.
- 13:00 Emanaldi nagusia. Dantzari guztiek elkarrekin hiru pieza dantza egingo dituzte
- Ondoren, denok bazkaltzera, herriko elkarteetan.
- 17:00 Dantza gidatu batzuk berotzen hasteko eta, ondoren, erromeria Alaiki taldearekin.
- Jaialdiko partaide guztientzat merienda banatuko dute arratsaldean zehar.