Kirol Astea Andoainen, ekainaren 3tik 9ra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ekainaren 1a

Kirol Asteak iraun bitartean Ubitarte zelaian Euskadunaren historiako argazkiak ikusgai izango dira, eta Goiburu golfean dohainik aritzeko aukera 18:00etatik 20:00etara. Ikastetxeetan ere jarduerak izango dira. Asteko lehen hitzorduak, hauexek:

Ekainak 4, asteartea
17:00
Profesionalekin pilotan Goikoplazan.

Ekainak 5, asteazkena
19:00
Hitzaldia Basteron, kirola eta elikadura.

Ekainak 6, osteguna
19:15
Kirol merezimenduaren saria Basteron.

Ekainak 7, ostirala
17:30
Haurrei zuzenduriko sari banaketa ekitaldia Allurralden.

Ekainak 8 larunbata
09:30-12:30
Elkarteen arteko kirol topaketak.
Jarduera gehiago larunbatean eta igandean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!