Ontzerri taldeak kopako finala jokatuko du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Ontzerri Kopako taldea dela erakutsi du bere sorburutik, izan ere, hiru urteko ibilbidean bigarren finala jokatuko du jarraian. Larunbat honetan 17:00tan hasita Orion historiako lehen kopa altxatzeko aukera izango dute,  Touring taldearen aurkako partidan.  Ontzerri animatzera gonbidatzen ditugu Ontzerrizale guztiak!!”.

Finalaurrekoan Ontzerrik 2-0 garaitu zuen Easo taldea. 2 golak Iñaki Garmendiak sartu zituen, partida zoragarri batean. Harmailak jendez gainezka zirela, giro ederrean igaro zen partida osoa.

Ontzerri–Touring Kopako finala
Ekainak 1 larunbata. 17:00. Orio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!