Euskaraz jolasten ikasteko tailerra, gaur Karrikako Ludotekan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 31a, 10:54

Helburua Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen duten gurasoen jolasteko ohitura aldatzea da, hots, euren seme-alabekin jolasten dutenean, euskaraz egitera bultzatzea. Hala ere, interesa duen andoaindar oro gonbidatuta dago. Tailer honen sustatzaileak Andoaingo udal ludotekako langile eta mintzalaguna den Arrate Imaz eta bertako arduradunetako bat, Maite Ruiz dira.
17:00-19:00, Ludoteka. Maiatzak 31, ostirala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!