Kristina Ropero eta Haizea Barandiaran antzerkigileek zuzentzen dituzten haurren taldeek emanaldia eskainiko dute, 16:30ean hasita. Guztira, haurren lau talde osatu dira aurten, eta guztiek ere ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute.
Emanaldi berean May Gorostiaga aktoreak gidatzen duen helduen taldeak ere parte hartuko du. Bigarren urtez, klown estiloa lantzen ibili dira ikasleak eta urtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute taula gainean.
Katramilak deialdia luzatu du, “emanaldira etortzeko gonbidapena luzatu nahi diegu andoaindar guztiei. Eta, bide batez, hurrengo ikasturterako interesa duen edonork hurrengo helbidera idatz dezake: katramila@gmail.com”.