Hainbat herritarren eskariz Urnietako Udalak antolatutako batukada ikastaroa pasa zen ostiralean amaitu zen. 25 lagunentzako tokia zegoen bertan, eta berehala itxizen zen izen ematea, adin guztietako herritarrek erakutsi baitzuten taldean parte hartzeko interes bizia. Taldearen asmoa, bukatu berri diren Gazte Jaietan kalera ateratzea bazen ere, azken orduan, instrumentu faltagatik atera ezinik geratu ziren. Hala ere, ostiraleko entseguan, eta Gazte Jaietako txupinazoaren ondoren, plazara irten ziren, bertan ziren ikus-entzuleen gozagarri.
Lehenengo ikastaro honen arrakasta ikusirik, bertan parte hartu dutenek jarraipena eman nahi diote perkusio talde honi, eta horretarako, bilera ireki bat deitu dute datorren ostiralean (maiatzak 31) arratsaldeko 19:00etan Saroben.