Urnieta Dantzan eta Paella jatea larunbat honetan Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 31a, 10:50

Larunbat honetan ospatuko da Urnieta Dantzan VII. jaialdia, Egape dantza taldeak antolatuta. Aurtengo edizioan Arrasateko Txikitxu-Arrostaitz dantza taldea gonbidatu dute.

Eguerdian ere Poxta Zahar taldeak antolatuta Paella jatea izango da.

Urnieta dantzan, egitaraua:

Guztira, berrehun parte hartzaile baino gehiago bilduko dira herriko txoko eta plaza ezberdinetan dantza egiteko. Zeregin horretan ezinbestekoa izango da Txanbolin txistulari bandaren parte hartzea.

Ekainak 1, larunbata
Egitaraua:

11:00    Harrera ekitaldia.
11:45    Ibilbide ezberdinak eginez, kalejira eta dantza saioak herriko txokoetan.
12:00    Emanaldia San Juan plazan.
13:00    Saio nagusia Plazido Mujika Plazan.
14:30    Bazkaria Egapen.
17:30    Ingo al deu? berbena San Juan Plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!