Industrigunetako enpresa asko eta asko ateak itxita ageri dira eta merkataritzan ere oihartzun handia izan du greba deialdiak. Garraio publikoa zerbitzu minimotan ari da lanean eta berdin gertatzen da osasun zerbitzuetan ere. Goizean goiz irekita zeuden zenbati saltoki baina goizak aurrera egin ahala, ixten joan dira. Lasaitasuna da nagusi greba eguneko lehen orduetan.
Argazkiak: Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Zizurkil