Pasa den ostiralean, Intxaur pilotalekuan Bergarako taldeari 2 eta 1 irabazi ostean, final aurrekoen atarian kokatu da Zizurkilgo taldea. Lehen partidan, kadete mailan 22-8 irabazi zuten zizurkildarrek. Jubenil mailan, bestetik, 22-2 irabazi zuten Labaka eta Erasunek. Azkenik, Lizasok eta Arrutik 7-22 galdu zuten Muguruza eta Rezustaren aurka. Herriarteko txapelketak aurrera darrai eta Zizurkildarrek datorren partida ostiral honetan jokatuko dute Bergarako Munizipalean arratsaldeko 19:30ean.