Dagoeneko zabalik da, 2013-2014 ikasturterako, Zizurkilgo Ziotza pilota eskolan izen-emateko epea.Sei urtetik gorako neska-mutilek eman ahalko dute izena, herriko hiru ikastetxeetan (P.M. Otaño, San Millan eta Jesusen Bihotza) banatu diren izen-emate orrien bidez. Era berean, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 18:00etara Intxaur pilotalekuan edo 609431265 telefonora deituta ere egin daiteke matrikula. Izena emateko azken eguna ekainaren 14an izango da.