Maiatzak 31, ostirala
18:00: Txupinazoa eta pregoia elkartearen aurrean, Incansables txarangarekin, "Txominen" omenez.
Ondoren: Ardo eta sagardo dastaketa Berdura plazan, pintxopotea.
Ekainak 1, larunbata
16:00: Pilota jaialdia Behar Zana pilotalekuan.
• Eskuz banaka lau t'erdian: Mikel Otaño/ Ormazabal "Artzai i".
• Emakumezkoak pala gomaz binaka: Ainhoa Garmendia-Maider Mendizabal/ Naty Evaristty-Nagore Arozena.
• Seniorrak Joko-Garbi binaka: Jon "Alejo I"-Sergio Sanchez/ Joseba Aizpurua-Josu Aizpurua.
• Afizionatuak eskuz binaka: Mikel Goñi-Laurent Erreka/Iñaki Lizaso-Aitor Gorrotxategi.
Sarrera doan izango da eta taberna zerbitzua eta saskien zozketaz egongo dira.
19:00: Hildako elkarkideen aldeko meza.
19:30-21:30/ 00:30-03:30: Dantzaldia plazan Xabi dantzalekurekin.
22:30: Behar Zanako danborrada.
Ekainak 2, igandea
09:00: Diana trikitixarekin.
10:30: Buruhandiak.
11:30: Errebote partida.