Pello Errota ikastetxekoen laguntza iritsi da Tuterara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 29a, 12:12

Azken asteotan, lan berezia izan dute Pello Errota ikastetxeko kideek. Tuterako Argia ikastolako lagunei euren laguntza eskaintzeko, material salmenta egin dute ikastetxeko jolastokian. Guztira 1083 euro batzea lortu dute eta dagoeneko, bidali dituzte Tuterara. Nafarroako Erriberak euskararen alde egiten ari diren lana babestu nahi izan dute modu horretan asteasuarrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!