Udal batzarraldia gaur Urnietan 19:00tan hasita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 28a, 18:12

Gaur Udalaren osoko ohiko batzarraldia egingo dute, bi hilabetez behin egin ohi duten bezala. Aztergai nagusiak honakoak dira

  • Herri-bideen erabilera eta horietako trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautuko dituen udal-ordenantzaren hasierako onarpena.
  • Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren onarpena, Aldundiak behin-betiko onarpena eman diezaion.
  • Sustapen ekonomiko eta enplegurako eskualde mailako lankidetza protokolo orokorra luzatzeko proposamena.
Sexu askatasunari eta sexu dibertsitateari buruzko manifestua eta baita LOMCEri edota Onkologikoari buruzko mozio bana ere aztertu zituzten.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!