Ontzerri Kopako taldea dela erakutsi du bere sorburutik, izan ere, hiru urteko ibilbidean bigarren finala jokatuko du jarraian. Larunbat honetan 17:00tan hasita Orion historiako lehen kopa altxatzeko aukera izango dute, Touring taldearen aurkako partidan. “Ontzerri animatzera gonbidatzen ditugu Ontzerrizale guztiak!!”.
Finalaurrekoan Ontzerrik 2-0 garaitu zuen Easo taldea. 2 golak Iñaki Garmendiak sartu zituen, partida zoragarri batean. Harmailak jendez gainezka zirela, giro ederrean igaro zen partida osoa.
Ontzerri–Touring Kopako finala Ekainak 1 larunbata. 17:00. Orio.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!