Uztailaren 1etik 19ra bitartean burutuko dira aurtengo Amasa-Villabonako “Udan jolasean” udaleku irekiak. 2003 eta 2010 urte bitartean jaiotako haurrek eman ahal izango dute izena. Ostiral honetan, hilak 31, izango da izen-emateko azken eguna. Goizeko 09:30etik 14:00etara bitartean egin beharko da, Katea Etxean (haurtzaindegi zaharrean). Goizeko ordutegiaz gain, asteazkenean, arratsaldeko 15:00etatik 17:00ak arte ere izango da aukera. Informazio gehiago 943 69 47 87 telefono zenbakian.