Hogei urte bete dira Zizurkil El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin senidetu zela eta, urteurren hori gogoan, senidetze egun berezia ospatu zuten larunbatean Zizurkilen. Bertan izan ziren El Salvadorretik etorritako ordezkariak, Euskal Fondokoak, Katalunyatik etorritako ordezkaritza eta senidetuta dauden Aiztondoko herrietako alkate eta zinegotziak. Egun osoko egitarauak, elkarrekin gozatzeko aukera eman zien.