Bihar ospatuko da Senidetze Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 24a, 13:00

Hogei urte bete dira Zizurkil Segundo Montes komunitatearekin (El Salvador) anaieratu zenetik. Atzetik etorri ziren Aduna, Asteasu eta Amasa-Villabonaren anaieratzeak. Laguntzari esker, hogei urte hauetan hainbat proiektu gauzatu da komunitatean. Bihar, maiatzak 25, egingo dituzte hogeigarren urteurreneko ospakizunak Zizurkil Goian. Hona hemen egitaraua:

11:00: Harrera ofiziala udaletxean.

12:00: Herritarren harrera Pello Mari Otaño plazan. Ondoren, Porrotx pailazoaren emanaldia. Jarraian, Kataluniako konpartsak herria girotuko du.

14:30: Bazkari herrikoia zimiterioan. Txartelak Atxulondo eta Iriarte tabernetan daude salgai.

Ondoren, Anje Duhalde eta Fermin Valentziaren kontzertuak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!