Udalekuetarako Urnietan izena emateko aukera zabalik oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 24a, 09:54

Maiatzean egin zen udaleku irekien izen-ematea. Baina “Eguzkitan blai” eta Kirol udalekuetarako plaza batzuk hutsik geratu dira. Beraz, epea zabaltzea erabaki du Udalak. Ekainaren 3tik 6ra egongo da zabalik izen-ematea epea. Plaza mugatu horiek izena ematen duten lehenengo pertsonei emango zaizkie.

Izena emateko:

BERTAN bulegoa (010) edo Lekaio Kultur Etxea (943 00 80 33)


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!