Batukada ikastaroa, Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Doako batukada ikastaroa antolatu du Udalak, asteasuarrentzat. Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 14ra bitarte, hiru saio egingo dituzte, ostiral arratsaldetan. Usarralde kiroldegian egingo dute ikastaroa, 18:30etatik 20:00etara. Izena emateko, Asteasuko udaletxera jo beharko da, maiatzaren 27a bitarte. Info gehiago: 943 691 907 (goizez).


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!