Senidetzea ospatzeko afari arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 21a, 13:20

Hogei urte betetzen dira aurten Zizurkil eta El Salvadorreko Segundo Montes Komunitateraren arteko senidetza sinatu zela. Urteurren hori gogoan, ekitaldi asko antolatu dute Zizurkilen maiatzean zehar. Joan zen ostiralean, truke gastronomikoa egin zuten Urkamendi elkartean. Berrogei bat lagun elkartu ziren bi herrialdeetako jakiak dastatuz elkarrekin gozatzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!