A-15 errepideko 145 eta 150 kilometro puntuen artean eta Andoaingo norabidean dauden Sanlorentzolarreko eta Belabietako tuneleko bide seinale aldadunen muntaketa dela eta, autobidea erabat itxiko da.
A-15-141tik (Berastegiko lotunea) Andoaineraino, maiatzaren 21eko 22:00etatik maiatzaren 22ko 06:00etara eta maiatzaren 22ko 22:00etatik maiatzaren 23ko 06:00etara itxiko dute. Lanen helburua da, tuneleko gangan bide seinale aldadunak muntatzea. Horregatik egongo da itxita ordu kopuru hori, jardueren garapena behar bezala egin ahal izateko.
A-15a Andoaingo norabidean erabili behar dutenek, A-15-141 lotunean hartu beharko dute. Desbideratzea behar bezala adierazita egongo da.